top of page
Martxoaren 10, osteguna

10:30 - 11:30     Dokumentazioaren banaketa

11:30 - 12:00    Familia Medikuntza -ren aurkezpena, Osatzen eta VdGM

12:00 - 13:30    Ikasleek eta mediku egoilarrek aurkeztutako kasuak

 

Osatzen Jardunaldiak betidanik hasten dira ikasleei eta Familia Medikuntza egoiliarrei zuzendutako ekintzekin.

 

Aurten ohitura hori mantentzen saiatu gara baina dinamika desberdinarekin, gure ustez  edozein topaketak, profesionala ala ez profesionala izan, egin beharko  lukeen moduan. Honela, dokumentazioaren banaketa eta gure espezialitatea, Osatzen eta Vasco de Gama mugimendua zer diren aurkeztu ondoren,  goizeko ekintzarik garrantzitsuena izango dugu: Ikasleek eta mediku egloiliarrek  aurkeztuko dituzten  kasuak.

 

Horretan ez dugu betiko irakasle-ikasle eredua erabiliko. Bertaratukoek aurretik batu, aukeratu eta bideratutako  kasuak aurkeztuko dituzte denon artean klasikoa baino aberasgarriagoa izango den eztabaida  sortzeko asmoz.

16:00 - 16:30     Dokumentazioaren banaketa

16:30 - 17:00     Jardunaldiaren Hasiera

(Iñaki Martínez - Osatzen presidentea)

(Jon Darpon - Osasun Sailburua)

 

 

17:00 - 18:00     Hasierako Hitzaldia: "El derecho y el deber de memoria: el tiempo de las víctimas"

(Paco Etxeberria - UPV / EHUko Lege eta Auzitegi medikuntzaren irakaslea)

 

Ekintzaren laburpena:

Berriak diren gertaera traumatikoen memoria historikoak  sortzen duen interesa pribatua izatetik arlo publikora heldu da. Badago historikoa den memoria  eta oraingo memoria. Honek gaur egungo harreman batzuetara heldu eta baldintzatzen ditu. Honela memoriaren eskubidea eta beharra ezagutzen da giza eskubideak urratzen  dituenean  neutralak izaten uzten ez diguna

 

Hizlaria:

Francisco Etxebarriaren kurrikuluma aztertzeko orri batzuk beharko genituzke. Sakonki ezagutzea nahi duenak eskueran du. Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako doktorea (1991). Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista. Auzitegi-antropologia eta -biologiako espezialista Madrilgo Universidad Complutensen. Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean eta, bertan, 1983-84 ikasturtetik etenik gabe irakasten jardundakoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Lege Medikuntzako irakaslea 1985-86 ikasturtetik egundaino eta, bertan, Idazkari eta Zuzendariorde izandakoa.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2006ko Giza Eskubideen Sariduna. Bere lantaldeak Eusko Jaurlaritzaren 2007ko Giza Eskubideen Saria jaso du.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide 1973tik eta, bertan, hainbat arduratan jardundakoa. Presidentea da egun. 
Elkarte honetan, Gerra Zibilean desagertu zirenak eta hobi komunak aztertzeko eratutako lantaldeko buru dihardu, eta Espainiako Memoria Historikoko hainbat elkarteri lagundu dio ehunetik gora desehorzketatan.

 

Hau laburpen txiki bat besterik ez da eta ez du islatzen talde eta elkarte ezberdinen esker ona eta begirunea lortu dituen zergatiak. Hauek badira: inpartzialtasuna, objektibotasuna eta  lapurtu zieten duintasuna leheneratu baita ere  egia aurkitzeko lanean adierazten  duen etengabeko konpromisua.

Hau dela  eta urteetan zehar ikerketa batzuetan parte hartzeko  eskatutua izan da: Lasa, Zabala eta Victor Jararen   hilketak edo Salvador Allende eta Pablo Nerudaren heriotzak.

 

Oroimena eta Ahaztuak aldarrikatzen dituzten Jardunaldi hauei hasiera emateko ezin egokiagoa da.

18:00 - 20:00     Mahaiak:

• Eztabaida Mahaia "Familia Medikuntza eta Unibertsitatea"

• Esperientzia Berritzaileen Mahaia

• Bizipen Tailerra "Rueda de Terapia Comunitaria"

 

• Eztabaida Mahaia "Familia Medikuntza eta Unibertsitatea"

 

Presidentea:

Dra María Muñoa

 

Hizlariak:

- Medikuntza  Dekanoen Konferentzia Nazionaleko Presidentea: Prof. Dr. Ricardo Rigual Bonastre

- EHUko Medikuntza Fakultateko Dekanoa: Prof. Dr. Enrique Hilario

- Lleida Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Dekanorde eta Ikasketa-buru: Prof. Dr. Jordi Soler

- Valladolid  Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko F eta KM  IUko koordinatzailea: Prof. Dra. Veronica Casado

 

 

Ekintzaren laburpena:

Urtero BAME-n Familia Medikuntza da aukeratzen den  azken espezialitatea. Biztanleria gehiengoarentzat gure espezialitatea ohikoena izan arren, ezezagun bat da beste espezialitateko lankide askorentzat. Aipatzen  ohi den arrazoietako bat espezialitate hau Unibertsitatean ez egotea da. Mahai honetan, hizlari eta bertaratuen arteko eztabaida bidez,  Unibertsitatean F eta KM espezialitateak duen egoera aztertuko dugu, baita ere barnean dituzten Unibertsitateena ezagutuko dugu.

 

- Zein da gaur egun Espainiako  Medikuntza Fakultateetan Familia Medikuntzaren egoera irakasgai eran?   Medikuntza  Dekanoen Konferentzia Nazioanaleko Presidentea, Prof. Dr. Ricardo Rigual Bonastrek erantzungo du (5 minutu)

 

- F eta KM irakasgai eran egon behar denaren aldeko arrazoiak eta ezezko dagoenaren zergatiak.  EHUko Medikuntza Fakultateko Dekanoa, Prof. Dr. Enrique Hilario erantzungo du (5 minutu)

 

- Zein izan beharko luke fakultateak trebatu behar duen medikuaren profila eta zein da F eta KM-K egin behar duen  papera formakuntza horretan?  Lleida Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Dekanorde eta Ikasketa-buru: Prof. Dr. Jordi Soler  (5 minutu)

 

- Zein izan behar da F eta KMren  formakuntzaren oinarritzen den  egitura?  Valladolid  Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko F eta KM  IUko koordinatzailea, Prof. Dra. Veronica Casado  (5 minutu)

 

- Zeintzuk dira gaur egungo Espainiako Unibertsitatean F eta KM ren Sendotasunak, Ahultasunak eta  Aukerak? Zein da bere etorkizuna?

 

 

 

• Esperientzia Berritzaileen Mahaia

 

① Bizkaiko HIESAren aurkako Hiriko Batzordearen Erkidegoko baliabide eta programak

 

Hizlaria: Marta Pastor

Ekintzaren laburpena:

Aurkezpen  honetan, Bizkaiko HIESAren aurkako Hiriko  Batzordeak komunitatean jorratzen dituen programa eta zerbitzuak azalduko ditut labur. Batez ere  prebentzio eta laguntza soziosanitarioaren arloan:  beste gizonekin sexu harremanak dituzten gizonak, gizarte-bazterketan dauden etorkinak, prostituzioan aritzen diren pertsonak eta gizarte-bazterketa larrian  bizi eta drogak kontsumitzen dituzten pertsonak. Sifilia eta Hiesa gaixotasunen detekzio goiztiarra  medikuaren kontsultan ere landuko du.

 

 

② Osasuna denontzat. Gordexola: osasun heziketa bihotzetiko beharretik

 

Hizlaria: Rosa Herrero

Ekintzaren laburpena:

Gordexolan duela hiru urtez egiten den komunitateko erizainen proiektuaz arituko gara, non osasun heziketarako ekintzak (txostenak, tailerrak, bideo forumak…) jorratzen dituzten. Ekintzak hauek udalak eta osasun zentroak batera antolatzen dituzte bihotzetiko beharretik abiapuntutik bideratuta.

 

 

③ Emergentziak Lehen Mailako Atentzioan: “Tupper SOS”

 

Hizlaria: Pilar Lafuente

Ekintzaren laburpena:

2009an Erandioko Lehen Mailako Arretako taldeak pazientearen segurtasuna bermatzeko eta profesionalari erabakiak hartzen laguntzeko emergentzien asistentziarako prozedura berri bat jarri zuen martxan. Prozedura honekin LMko atentzioak sortzen dituen tentsio eta ziurgabetasuna gutxitu nahi zen.Prozedura berriak APn (tuppers-en) ohikoenak diren diagnostikoen arabera material sanitario eta farmakoen berrantolaketa baditu eta baita protokolo bat non mantentze-lanetarako sistema eta atentzio horretako profesional bakoitzaren rola azaltzen diren.

 

 

 

• Bizipen Tailerra "Rueda de Terapia Comunitaria"

 

Hizlaria: Carmen Catalina Ramírez Árias eta Valentin Sánchez González (Informazio gehiago haien web orrialdean)

 

Ekintzaren laburpena:

TCI gizabanako zein komunitatearen baliabideak eta gaitasunak garatu eta berreskuratzeko aukera ematen duen lan-metodologia da. Osasunaren sustapenean, identitate kulturaren berraurkitzean, hiritartasun gogotsu eta autoestimuaren garapenean laguntzen ditu.  TCIk pertsona, familia eta komunitatearen gaitasunak eta baliabideak mobilizatuz sare solidarioak sortzen laguntzen duen metodologia da.

 

Partaideen arteko bizi esperientziak parteka ditzaten eta oinazeak pertsona zapaltzen duen zerbait onartzen ez dutenen autoestimua berreskuratu edo indartzeko   adore ematen du.

 

Helburua talde-dimentsio terapeutikoa sustatzea da, baita  lagunen trebetasunak bai komunitatearen jakinduria baloratzea ere.

 

Arreta psikosoziala lanerako prezio gutxiko aukera eraginkorra da. Autosostengatzeko bakarka zein taldeka identifikazioa bilatzen duten taldeekin lan egiteko tresna da eta eguneroko zailtasunak gainditzeko aukerak eta estrategiak sustatzen dituzten lotura solidarioak sortzeko bizimodu zuzen eta duina lortzeko esperientziak, jakinduriak eta ikasketak konpartituz.

 

Tailerra partaide guztien artean egindako komunitateko terapia gurpila izango da eta amaitzeko, amankomunean jarriko dira konklusioak? 

 

bottom of page