top of page

Komunikazioak eta Kasu Klinikoak

Argibideak

  • Komunikazio guztiak ahozkoak izango dira. Ez dira onartuko posterrak.

  • Lan originalak onartuko dira, beste aldizkari edo jardunaldi batean argitaratu gabekoak.

 

  • Laburpenaren testua, espazio bakarrarekin eta 10 puntuko letra tamainarekin mekanografiatua egon behar da  eta ez ditu laukiaren ertzak gainditu behar Gehienez, 250 hitzetako lanak onartuko dira.

    • Egileak: gehienez sei, bi abizenak eta ondoren izena ipiniz.

    • Izenburua: letra larriz. Gehienez 2 lerro.

    • Laburpena: ondorengo atalez osatua: Helburuak, Diseinua, Ikerketaren eremua, Ikertzen diren pertsonak, Neurketa edo Esku-hartzeak, Emaitzak eta Ondorioak.

    • Laburdurak erabiltzekotan, termino osoa azaldu beharko da lehenengo aldiz laburdura erabiltzen denean.

    • Ez da ikerketaren jatorria aipatu edo aditzera emango, ez izenburu ezta laburpenaren edukian ere.

  • HITZ GAKOAKhttp://decs.bvs.br/E/decswebe.htm eta http://www.ncbi.nlm.nih.gov/mesh.en azaltzen diren 3 Medical Subjects Headings.

 

  • Erakunde publiko edo pribatuak babestutako edo finantzatutako komunikazioek egoera hau espreski adierazi beharko dute.

  • Entsegu klinikoek, dagokion Batzorde Etikoaren baimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

  • Jardunaldien Idazkari zientifikoak, jaso izanaren adierazpena helaraziko du.

  • Aipatu diren arauak ez betetzeak, komunikazioaren errefusa ekar dezake.

     

 

  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago, aurkezleak ikusentzutezko lana emango dio moderatzaileari.

  • Ahozko aurkezpenen luzera gehienez 7 minututakoa  izango da (3 minutu gehiago galderentzat)

     

  • Ziurtagiriak saio bukaeran banatuko ditu moderatzaileak eta ziurtagiria lortzeko ezinbestekoa da:

    • Aurkezlea egiletako bat izatea

    • Aurkezleak jardunaldien izen-ematea doakoa izango du

    • Aurkezlea saio bukaera arte egotea

  • Ahozko komunikazioak aurkezteko aretoa, ordenagailu bidezko proiekzioak aurkezteko ordenagailuarekin soilik egongo da hornitua (Power Point, v. Office 2003). Kasu bakoitzeko gehienez 10 diapositibako aurkezpena izatea gomendatzen da.

     

  • GARRANTZITSUA: Idazkari Zientifikoari helaraztea:

  • Lanak posta elektronikoz bidali sede@osatzen.com-era,  gaian ”Comunicaciones Jornadas Osatzen 2016” jarriz:

    • Egileak (aurkezten duen pertsonaren izena eta emaila jarriz)

    • Lantokia

    • Izen-abizenak eta helbidea

    • PK

    • Herria

    • Probintzia

    • Telefonoa

    • Faxa

    • Posta elektronikoa

    • Izenburua

 

  • Aurkezteko epea Otsailaren 29ra arte.

bottom of page