top of page
Martxoaren 11, ostirala

9:00 - 13:30     Tailerrak

 

Tailer luzeak (4 ordukoak)

► Ekografia klinikaren hastapenei buruzko tailerra

► Kirurgia txikiko oinarrizko tailerra

 

Tailer Laburrak (2 ordukoak)

► Ebidentzia zientifikoan oinarritutako SORBALDA, ALDAKA eta BELAUNEKO test ortopedikoak

► Despreskripzio tailerra

► Lesio-partea genero-indarkeria jasaten duten emakumeen kasuetan

► Adinekoekin komunikatu

► Fibromialgiaren erabilera eta berriztapena minaren pedagogiaren arabera 

► Gaixoaren ahotsa

► Sexu aniztasunaren arreta kontsultan

Tailer luzeak (4 ordukoak)

 

  • Ekografia klinikaren hastapenei buruzko tailerra

 

Hizlariak:

- Ana Zorrilla Bilbao                             - Roberto González Santiesteban                   - Juan José Iglesias Losada

- Jesús Rodríguez González                 - Mónica García Asensio

 

Ekintzaren laburpena:

Tailerrak  honi buruzko  hasiera teoriko bat izango du:

- Ekografia klinikaren  erabilgarritasuna Lehen Mailako Atentzioan

- Ultrasoinuen sartzea

Ondoren  ekografoa eta bere botoiekin ohituko gara

 

Bigarren partean maskuria eta tiroideren  anatomia eta  ekoegitura arrunta labur gogoratu ondoren partaideek organo hauek eta beraien egiturak ekografoz  aurkitzen ikasiko dute                   

 

 

  • Kirurgia txikiko oinarrizko tailerra

 

Hizlariak:

- Maite Unzurrunzaga  (MAP UAP Abadiño- Elorrio- Berriz)

- Iñaki Intxausti (MAP UAP Abadiño- Elorrio- Berriz)

- Arantza Etxebarri  (MAP UAP Abadiño- Elorrio- Berriz)

- Mª José Ibars  (MAP UAP Aiala)

 

Ekintzaren laburpena:

Lau orduko tailer teoriko- praktikoa arlo honetan esperientzia ez duten Lehen Mailako Atentzioko medikuei zuzendua.

Tailerra  LMAko medikuek emango dute.

Ikasleek zati  teoriko bat izango dute (Hasiera, oinarriak, alderdi mediku-legalak, anestesiaren mota eta teknikak, LMAn tratatu ahal diren lesio dermatologikoak, josturak, oinarrizko prozedurak) eta zati praktikoarekin osatuko da (josturak, oinarrizko teknikak, krioterapia eta elektroterapia)                

Tailer Laburrak (2 ordukoak)

 

  • Ebidentzia zientifikoan oinarritutako SORBALDA, ALDAKA eta BELAUNEKO test ortopedikoak

(Tailer hau euskaraz egingo da)

 

Hizlariak:

- Loitzun Izaola Azcona                     

- Iker Villanueva Ruiz

 

Ekintzaren laburpena:

Gorputzeko hiru eremutako (sorbalda, aldaka eta belauna) test ortopediko garrantzitsuenak azalduko dira, osasuneko langileak beraien diagnostikoa ahalik eta ziurrena izateko. Horretarakoa erakutsiko dira fidagarritasuna, sentsibilitatea eta espezifikotasuna kontutan harturik, zeintzuk test diren onenak edo zein test konbinaketa.​

 

 

 

  • Despreskripzio tailerra

 

Hizlaria:

- Joan-Ramon Laporte (Bartzelonako Universidat Autonomoaren  Farmakologia Katedratikoa, Bartzelonako Vall d`Hebron Ospitalean Farmakologia Zerbitzuan egiten du lan eta Fundació Institut Català de Farmakologiaren Zuzendaria da)

 

Ekintzaren laburpena:

Bi orduko tailer teoriko-praktikoa zeinen bertaratutakoek aurkeztuko dituzten polimedikatutako gaixo batzuz oinarrituta nola despreskribatu eta erraztu eztabaidatuko den.

 

 

 

  • Lesio-partea genero-indarkeria jasaten duten emakumeen kasuetan

 

Hizlariak:

- Maxi Gutiérrez  (Zabalgana OZko Familiako Medikua eta osasun arloan genero-indarkeria jasaten duten emakumeen harretarako hezitzailea)

- José Miguel Fernández (Abokatua. Zuzenbide penala eta familia arloan espezializatua. Euskadiko Clara Campoamor Elkartearen ordezkaria. Eskarmentu handia du familiarteko eta genero  indarkeria jasaten dutenen tratamenduetan.

 

Ekintzaren laburpena:

Tailer teoriko-praktiko honetan  oinarrizko teoria azaldu ondoren kontsultako kasu bat antzeztuko da gero eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.

Tailerraren helburu orokorra honako hau izango da: genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako arretan gure jarduketa medikuak dituen zuzenbideko inplikazioak ezagutzea.

 

 

 

  • Adinekoekin  komunikatu

 

Hizlariak:

- Juan José Rodríguez Salvador

- Anne Eguiluz Ocerinjauregui

 

Ekintzaren laburpena:

Bi orduko tailer honetan adineko pazienteekiko komunikazioa hobetzeko literaturaren berraztertze luze ondoren  bildutako  argibideak eskainiko dira. Tailerraren zehar giro lasai batean partaidetza  hitzaldiak, talde txikien lanak eta role-playing saioak izango ditugu.

 

 

 

  • Fibromialgiaren erabilera eta berriztapena minaren pedagogiaren arabera (Lehen Mailako Arretaren eskueran dagoen aukera berri bat)

 

Hizlariak:

- Rafael Gracia Ballarín

- Iñaki Aguirrezabal Baztarrica

 

Ekintzaren laburpena:

- FMren diagnostiko berriak kasu kliniko batean oinarrituta

- Minaren mekanismo biologikoak.

- Neurozientzia eta Neuroirudien aurrerapenak: Neuroetiketa eta minaren oroitzapenak.

- Ezagupen berriek FMren mina modu berri  batez tratatzea dakarte, beste sentsibilizazio sindromeak eta orokorrean  Familia Medikuntza kontsultan.

- Aurretiko emaitzak  urte batez talde esku-hartze ondoren.

 

 

 

  • Sexu aniztasunaren arreta kontsultan

 

Koordinatzaileak:

 Osasun Txokoa y Tabula Rasa

 

Hizlaria:

Soraya Calvo González (Pedagogoa eta Sexologoa)  (https://misexosentido.org/)

 

Ekintzaren laburpena:

Sexu-orientazioak edo genero antzekotasun ezberdinak kontuan ez izateak kontsultak modu oker batez egitea ekarri  ahal du pazienteekin  aldentzen edo okerkuntzak sortuz. Tailer honetan hasiera teoriko bat egin ondoren sexu aniztasuna Lehen Mailako Arretaren  kontsultan landuko da.

15:30 - 16:30     Komunikazioak

16:30 - 18:30     Mahaia "AP lanaren ezegonkortasuna: noraezean badago lemarik?"

18:30 - 19:30     Amaiera: Neuromagia

 

 

  • 15:30 - 16:30     Komunikazioak

 

 

 

  • 16:30 - 18:30     Mahaia "AP lanaren ezegonkortasuna: noraezean badago lemarik?"

 

 

 

  • 18:30 - 19:30     Amaiera: Neuromagia

 

Hizlaria:

Iñaki Aguirrezabal  (Vitoria-Gazteizko San Martin  OZko Familia Medikua)

 

Ekintzaren laburpena:

Azalpen honetan mundu bi hauek elkartzen saiatuko gara: Neurozientzia eta Magia, mendeetan, jakin gabe,  elkartuta egon diren munduak  zeren  magoek haien trukoak egiteko intuitiboki burmuinak errealitatea eraikitzen den modua erabiltzen baitituzte.

 

Azalpen honek bi zati izango ditu. Neurozientziari buruzko zati teoriko bat zeinen gure pertzepzio-esperientziaren protagonista den burmuina azaldu ondoren barnean dituen bi arlo, ikus-pertzekzioa eta arreta aztertuko da.

 

Eta bigarrenean magoak magiari buruzko azalpen teorikoa egin ondoren truko batzuk egingo ditu, 

 

Informazio gehiago

bottom of page